2025ko abuztuaren 8a

Osasun Departamentuak osasun alerta gorria mantentzen du Nafarroan tenperatura altuengatik

Tenperatura altuek herritarren osasunean eragiten dituzten ondorioak metagarriak dira, eta, horregatik, ISPLNk kontu handiz ibiltzeko gomendatzen du, Nafarroan tenperatura altuak epe luze batez hedatuko direla aurreikusten baita
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) jakinarazi duenez, asteburu honetan osasun-alerta gorria edo arrisku altukoa mantenduko da Nafarroan tenperatura altuengatik, Osasun Ministerioak eta Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) emandako aurreikuspenen arabera. Hala ere, beroak datorren astean jarraituko duela ohartarazi du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).