Descárgate la app
Osasun Departamentuak Tutera Mendebaldea – Gaiarre Osasun Zentroa berritzeko eta handitzeko obra-proiektua idazteko lanak lizitatu ditu
2024ko otsailaren 15a
Osasun Departamentuak Tutera Mendebaldea – Gaiarre Osasun Zentroa berritzeko eta handitzeko obra-proiektua idazteko lanak lizitatu ditu
Kontratu honetarako, 310.000 euroko inbertsioa egingo da, eta proposamenak aurkezteko epea martxoaren 25ean amaitzen da
Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzuak Tutera Mendebaldea – Gaiarre Osasun Zentroa berritzeko eta handitzeko exekuzio-proiektua idazteko lanak eta zuzendaritza fakultatibo eta segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa egiteko lizitazioa argitaratu du Nafarroako Gobernuaren kontratazio-atarian. Lizitaziorako 310.000 euroko inbertsioa egin beharko da (BEZ gabe), eta proposamenak aurkezteko epea martxoaren 25eko 23:59an amaituko da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).