2026ko azaroaren 12a

Osasuna Departamentuak elikadura osasungarria, eguneroko ariketa fisikoa eta gehiegizko pisua saihestea nabarmendu ditu diabetesaren aurkako prebentzio neurri gisa

2025ean, 2.555 pertsonak diabetesaren diagnostikoa jaso zuten Osasunbidean, 65 1. motakoak eta 2.490 2. motakoak
Equipos de atención a la diabetes de adultos y de pediatría del HUN.
Equipos de atención a la diabetes de adultos y de pediatría del HUN.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Iaz, Nafarroan 2.555 pertsonari diagnostikatu zitzaien diabetesa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan: 65 pertsonari 1 motako diabetesa, eta 2.490i 2 motakoa. Gaixotasun hori duten pertsonak 40.000 baino gehiago dira Foru Komunitatean, Osasunbideak Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta emandako datuen arabera (larunbat honetan, azaroak 14), eta Nafarroako Gobernu Irekiaren webguneko gune honetan kontsulta daitezke: gaztelaniaz/euskaraz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).