Descárgate la app
Osasun Departamentuak tratamendu medikoaren jarraipena errazteko laguntzak deitu ditu
2024ko maiatzaren 7a
Osasun Departamentuak tratamendu medikoaren jarraipena errazteko laguntzak deitu ditu
Osasun Departamentuak laguntza-deialdi bat argitaratu du gaur NAOn, beren egoera sozial edo ekonomikoagatik medikaziora atxikitzea arriskuan ikusten duten pertsonei tratamendu medikoen jarraipena errazteko. Zehazki, Departamentuak 155.000 euro bideratuko ditu helburu horretarako.
Dirulaguntza urteko 18.000 eurotik beherako errenta duten eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako osasun-txartel indibidualaren titularrak diren Gizarte Segurantzako aseguratu aktiboei zuzenduta dago. MUFACE, MUGEFU eta ISFAS mutualistak ere onuradun izango dira.
Eskaera datorren irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango da Osasun Zentroetan eta Nafarroako Osasun Zentroko Karpeta Pertsonalaren bidez edo www.nafarroa.eus webguneko izapideen katalogoari jarraituz. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean egiten diren tratamenduak finantzatuko ditu.