2026ko urriaren 13a

Osasun Departamentuak 2026-2032 Osasun Ikerketa eta Berrikuntza Plana onartu du, egungo erronkei erantzuteko eta sistema indartzeko

Departamentuak ikerketa indartzearen, talentua erakartzearen eta berrikuntza bizkortzearen aldeko apustua egin du, osasun erronka handiei erantzuteko
Planak bost helburu zehazten ditu, horien artean, diagnostikoak hobetzea 
eta tratamentuak pertsonalizatzea.
Planak bost helburu zehazten ditu, horien artean, diagnostikoak hobetzea eta tratamentuak pertsonalizatzea.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako 2026-2032 Plan Estrategiko berria eta Miguel Servet Fundazioaren ibilbide-orri estrategiko-operatiboa onetsi ditu, erakunde horrek Foru Komunitateko Osasun Administrazioari ematen dion laguntza zientifiko eta teknikoaren esparruan. Esparru berriaren helburua da ikerketa eta berrikuntza funtsezko zutabeak izatea herritarren osasuna hobetzeko, osasun sistema publikoa indartzeko eta Nafarroa ikerketa biosanitarioan erreferente bihurtzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).