2022ko abenduaren 19a

Ameriketako euskal artzainen istorio grafikoak biltzen dituen liburua argitaratu du Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak

'Nafarren aztarna Far Westen’ lanak batez ere Nafarroako mendialdeko eskualdeei eragin zion migrazio-fenomeno berezi baten 150 irudi baino gehiago biltzen ditu
Presentación del libro  Irudi galeria

Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo Hualdek ‘Nafarren aztarna Far Westen’ liburua aurkeztu du gaur goizean. Ameriketako euskal artzainen historia grafikoak, 150 irudi baino gehiagoren eta azalpen-testu labur batzuen bidez, Nafarroan batez ere mendiko haran jakin batzuei eragin zien migrazio-fenomeno berezi baten berri ematen du. Kontseilariarekin batera izan dira Pello Pellejero, Nafarroako Gobernuko Eskualdeen arteko Lankidetza eta Kanpo Herritartasun Zerbitzuko zuzendaria, eta Mikel Aranburu, Laia Ikerketa Taldeko ordezkaria.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).