2025ko otsailaren 7a

Raquel Anduezak Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistiko izaten jarraituko du

Anduezak aurkeztutako proiektua hautaketa prozesuan nabarmendu zen bere kalitatezko programazioagatik, "arlo sozialean berritzailea eta lurraldeari eta publiko desberdinei arreta berezia eskaintzen diena”
Raquel Andueza
Raquel Andueza  Deskargatu irudia Irudi galeria

Raquel Anduezak Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistiko izaten jarraituko du, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak elkarrekin kudeatu duten kontratazio-prozesu publikoan hautatua izan ondoren. 2020an lehiaketa publiko bidez ere hautatu zuten Andueza, eta, horrela, kontratu bat berritzen du. Urteko 17.500 euroko zuzkidura du, eta 2025ean egongo da indarrean, baina urtero berritu ahal izango da, gehienez ere lau urterako.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)