2022ko azaroaren 14a

Nafarroako Gobernuan B mailako 47 plaza finko egiteko lehiaketa-oposizioaren deialdiak argitaratu dira

Era berean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan 8 plaza eskaintzen dira merezimendu-lehiaketa bidez, horiek ere egonkortzeko prozesuaren esparruan

Astelehen honetan argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean Administrazio Nukleoan B mailako 47 plaza gehienez finko egiteko lehiaketa-oposizioaren 21 deialdi eta deialdi 1 (A mailako 7 plaza eta C mailako plaza 1) merezimenduen lehiaketa bidez Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (NOPLOI) zerbitzua emateko. Kasu guztietan, eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaitzen da. Lanpostu ezberdinei dagozkien 22 deialdiak Foru Exekutiboak Foru Administrazioan behin-behinekotasuna murrizteko hasitako prozesuaren barruan sartzen dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).