2025ko martxoaren 5a

Trafikoa eten eta desbideratu egingo da ostiral honetan, martxoak 7, N-121-A errepidean, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoan egingo diren lanak direla-eta

Belateko eta Almandozeko tunelak itxita egongo dira 8:00etatik 17:00etara, lanek iraungo duten denboran, eta trafikoa NA-1210 errepidetik desbideratuko da
Belate tunelaren hegoaldeko ahoaren irudia.
Belate tunelaren hegoaldeko ahoaren irudia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Martxoak 7, ostirala, 08:00etan, N-121-A errepidea moztu egingo da, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoan (zehazki, 3. lur-erauzketan) egingo dituzten lanak medio. Errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan, 27. eta 35. kilometro-puntuen artean, ziurrenik 17:00ak arte. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).