2024ko azaroaren 22a

Astelehen honetan, hilak 25, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoan egingo diren lanak direla-eta, trafikoa moztu eta desbideratu egingo da

Belateko eta Almandozeko tunelak itxita egongo dira 10:00etatik 17:00etara, lanak egiteko denbora hori beharko baita, eta trafikoa NA-1210 errepidean barrena desbideratuko da
Obras en la boca sur del túnel de Belate.
Obras en la boca sur del túnel de Belate.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Datorren astelehenean, hilak 25, 10:00etan, N-121-A errepidea moztu egingo da Belateko tunelaren hegoaldeko ahoan egingo diren lanak direla-eta, zehazki, 3. mozketan. Errepidea moztuta egongo da bi norabideetan, 27. eta 35. kilometro-puntuen artean, ziurrenik 17:00ak arte.

Eten-puntuak N-121-A errepidean kokatuko dira: lehena 27+000 kilometro-puntuaren inguruan, NA-1210 errepide alderako irteera-adarraren parean (Frantziarako noranzkoan) eta bigarrena 35. kilometro-puntuan, Almandoz herriaren parean. Trafikoa ez da inoiz etengo, NA-1210 errepidetik desbideratuko baita.