2023ko ekainaren 1a

Nafarroako Gobernua saritu dute klima aldaketari eta energia berriztagarrien garapenari buruzko elkarrizketa-mahaien ekimenagatik

Irujo kontseilariak Convive Saria jaso du, Herritarren Partaidetzaren kategorian, energia berriztagarrien eta biodibertsitatearen bizikidetza harmonian sustatzea aitortuz
El Gobierno de Navarra recibe el Premio Convive Irudi galeria

Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilariak Mikel Irujok Iberdola konpainiak ematen dituen Convive Sarietako bat jaso du asteazken honetan Herritarren Partaidetzaren kategorian. Iberdrola konpainiak energia berriztagarriak garapen sozioekonomikoarekin eta biodibertsitatearen kontserbazioarekin integratzeko ekimenik onenak saritu ditu. Zehazki, Nafarroako Gobernua goraipatu du Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak Nafarroako Bitartekaritzarekin batera klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko elkarrizketa-mahaien prozesuak bultzatzeagatik.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).