2025ko urtarrilaren 17a

Gazteen delinkuentziari, hezkuntza inklusiboari eta pertenentzia-sentimenduari buruz gazteek egindako hiru ikerketa saritu dira

GrAL/MAL sarien bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutuak gazteriaren arloko ikerketa soziala sustatu nahi du Foru Komunitatean
Irudi galeria

Irene Ibarz Vidador, Ainara Sánchez Liceaga eta Leire Huarte Barber nafarrak saritu dituzte GrAL/MAL sarien IV. edizioan, Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ-NGI), Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken Departamentuaren mendekoak, deituta, gazteriaren arloko tokiko ikerketa aitortu eta bultzatzeko. Egileek, guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA-NUP) ikasleak, gai oso desberdinak jorratu dituzte beren lanetan, hala nola gazteen delinkuentziaren kausak, ikasgela alternatiboak praktika inklusibo gisa gaitzea eta jatorri migratzailea duten ikasleekiko pertenentzia-sentimendua.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).