Descárgate la app
Ikaskuntza eta komunitatearentzako zerbitzua bateratzen dituzten zortzi hezkuntza-proposamen saritu dira
2023ko ekainaren 1a
Ikaskuntza eta komunitatearentzako zerbitzua bateratzen dituzten zortzi hezkuntza-proposamen saritu dira
Ekimen horiek abian jartzea erraztuko duten sari horiek Nafarroako Ikaskuntza eta Elkartasun Zerbitzuaren Sareak ematen ditu, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin lankidetzan
Foto de grupo de las personas premiadas.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioaren Sareak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak zortzi hezkuntza-proposamen saritu dituzte, gazteen ikaskuntza eta komunitatearentzako zerbitzua bateratzen dituztenak. 1.000 eurorainoko zuzkidurarekin, Foru Komunitateko ikastetxeek eta gazteekin lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek edo Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako hezkuntza-etapetarako elkarteek sustatutako ekimen hauek bultzatzea da sari hauen helburua.