2024ko maiatzaren 28a

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak topaketa bat antolatuko du bihar herritarrekin eskaerak jasotzeko eta 2024rako aurreikusitako lanaren berri emateko

Gainera, ostegunean bi saio tekniko egingo ditu Administrazioko eta gizarte-erakundeetako langileekin
Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia topaketa bat antolatu du 
herritarrekin
Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia topaketa bat antolatu du herritarrekin  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren mendekoak, "Herritarren harremanetarako gune" berri bat egingo du asteazken honetan, hilak 29. Bilera hori Zuzendaritza Nagusian egiten ari diren lana ezagutzeko interesa duten herritar guztiei zuzenduta dago, eta egiten diren eskaerak jasoko dira bertan. Topaketa Fuerte del Príncipe-ko aterpean izango da (Goroabe kalea, 36, Iruña), 19:00etan. Ostegunean bertan beste bi topaketa egingo dira Administrazioko eta gizarte-erakundeetako teknikariekin.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)