2025ko urriaren 6a

Osasunbideako eta NUPeko ikertzaileek garun-paralisia duten pertsonen eta haien familien alderdi sozioekonomikoak eta bizi-kalitatea aztertu dituzte

Neurogarapenaren nahasmendu horrek 150 adingabe ingururi eragiten die Nafarroan, eta urtean 100.000 eurotik gorako eragin ekonomikoa du paziente bakoitzeko
De izquierda a derecha: Elena Roldán (Servicio de Rehabilitación del HUN), 
Diana Nova (Departamento de Economía de la UPNA), Paloma Arana y Sergio 
Aguilera (Unidad de Neuropediatría del HUN).
De izquierda a derecha: Elena Roldán (Servicio de Rehabilitación del HUN), Diana Nova (Departamento de Economía de la UPNA), Paloma Arana y Sergio Aguilera (Unidad de Neuropediatría del HUN).  Deskargatu irudia Irudi galeria

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikertzaileek, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan, garun-paralisiari buruzko ikerketa aitzindari bat jarri dute abian Espainian. Ikerketa horren berritasun nagusia da garun-paralisia eguneroko funtzionaltasunaren ikuspegitik ez ezik, sozioekonomikotik eta bizi-kalitatetik ere jorratzen duela, bai pazienteei bai haien familiei dagokienez. Lortutako lehen emaitzek, ‘Frontiers in Public Health’ aldizkarian argitaratutako artikulu batean, adierazten dute Nafarroan 18 urtetik beherako 150 adingabe inguru daudela nahasmendu horren diagnostikoarekin, eta pairatzen duten pertsona bakoitzaren eragin sozioekonomikoa 102.135 euro ingurukoa dela urteko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).