Descárgate la app
Patricia Fanlo, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari berria
2023ko abenduaren 7a
Patricia Fanlo, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari berria
Patricia Fanlo Mateok hartuko du astelehen honetatik aurrera Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari kargua, Juan Cruz Cigudosaren ordez.
Bere esleipenean, Nafarroako Lehendakari Maria Chivite Navascues andreak Medikuntzan lizentziatu eta Osasun Zientzietan doktore Fanloren aberastasun akademikoa zein ikerketa-arlokoa baloratu ditu, izan ere, 100 artikulutik gora argitaratuta izan ditu nazio eta nazioarteko mailako zientzia aldizkaritan; horrez gain, nazio eta Europa mailan zenbait zientzia elkartetako kide izana da.
Fazeta politikoan, Fanlo foru parlamentaria izan zen aurreko Legegintzaldian (2019-2023) eta lehenago (2015-2019), Iruñako Udaleko zinegotzia izan zen.
Kontseilari berriak Juan Cruz Cigudosa ordeztuko du bere karguan, zein laster Berrikuntzaren estatuko idazkari izendatuko duten Espainiako Gobernuan.