Descárgate la app
Artzaintza digitala abeltzaintza estentsiboa sustatzeko eta sute-arriskua murrizteko
2024ko ekainaren 27a
Artzaintza digitala abeltzaintza estentsiboa sustatzeko eta sute-arriskua murrizteko
El consejero Aierdi presenta en Echagüe el uso de una app de silvopastoreo para ganado
Aziendaren erabilera digitala errealitate bihurtuko da. Nafarroak proiektu pilotu bat garatu du, basozaintza hesi birtualen bidez eta pirenaika behiak gailu digitaletatik (tabletak edo telefono mugikorrak) maneiatzea ahalbidetzen duena, abeltzaintza estentsiboa erraztuko duen teknologia errazteko, ustiategien bizi-kalitatea edo produktibitatea hobetzeko eta baso-suteen arriskua murrizteko.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José Mª Aierdi Olorizko mendi-eremu batera joan da gaur proiektu pilotu hau aurkezteko eta in situ testatzeko, udalerriko abeltzaintza-eragileekin batera, hesi-sistema horrek eta bere aplikazioek nola funtzionatzen duten erakusteko erakustaldi praktiko bat eginez, Pirinioetako arraza autoktonoko behi-aziendarekin probatuta.
Proiektuaren aurkezpenean, Aierdi kontseilariak nabarmendu duenez “garapen teknologikoa artzaintza tradizional eta iraunkorraren zerbitzura jartzeko gai izan behar dugu, funtsezko faktorea baita abeltzaintza estentsiboaren, nekazaritzako elikagaien tokiko eta kalitateko produktuaren alde, ekoizleen lehiakortasunaren eta bizi-kalitatearen alde, eta, azken batean, landa-mundu bizia suspertzearen alde egiteko orduan”.
“Aplikazio honek, gainera, landa-eremuetan aziendarentzat sarbide zaila duten larre naturalizatuak mantentzea errazten du, eta, horrela, suteak zabaltzea ere prebenitzen da, landare-masa erregaia murriztean”, gaineratu du Aierdik.
Tokiko abeltzaintza-sektorearekin lankidetzan
“Nafarroako larre komunaletan artzaintza-eredu iraunkor baten garapena eta ebaluazioa” izeneko proiektua joan den udan hasi omen zen garatzen, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren eta FEADER funts europarren eskutik finantzatuta eta INTIA sozietate publikoko talde teknikoek koordinatu dute, Nafarroako Pirinioetako behi-aziendaren hazleen elkartearekin (ASPINA) eta Olorizko Udalarekin lankidetzan.
Martxan dagoen proiektuak, zeinetan udalerriko abeltzaintza-sektoreak aktiboki laguntzen duen, modu frogagarrian, baldintza errealetan, teknologia berritzaile hauek izan ditzaketen potentziala nahiz mugak aztertzea du helburu, sektoreak ingurumen-helburuekin eginiko artzaintza jasangarria ezartzeko dituen erronka nagusiak gainditzen laguntzeko.
Parte hartzen duten entitateek kudeaketa-eredu jasangarri bat eskaintzea planteatzen dute, abeltzaintza estentsiboa errazteko, abeltzainen bizi-kalitatea eta errentagarritasuna hobetzeko, sute-arriskua minimizatzeko eta Nafarroako belardi eta herri-mendien kalitate ekologikoa zaintzeko. Aldi berean, artzaintzan abereak kudeatzeko tresna teknologiko berritzaileetan oinarritutako irtenbideak eskaini nahi dira, zehazki, hesi birtualen funtzionamendua ebaluatuz.
Azken hamarkadetan, mendiaren erabilera tradizionalak bertan behera uzteak aldaketa handiak eragin ditu paisaian, eta horren ondorio nagusietako bat bere homogeneizazio orokorra izan da. Eta horrek, besteak beste, biodibertsitatea galtzea eta landare-erregai asko pilatzea dakar, eta ondorioz, baso-suteak gertatzeko arriskua handitzea.
Lepoko birtualentzako laguntza-lerro berria
Proiektu honen garapenarekin batera, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak laguntza-lerro bat aktibatu du, lehenengo aldiz, aziendarentzako lepoko birtualak erosteko, interesatuta dauden abeltzainak sistema hau probatzen has daitezen. Zehazki, NAOn jadanik argitaratutako laguntzen deialdia 200.000 eurokoa da eta erregimen estentsiboko behi-azienda du xede. Diru-laguntza jaso ahal izateko, gutxienez 18 hilabetetik gorako 10 abere izan behar dira, eta ustiategi bakoitzeko zenbateko osoa 15.000 eurora artekoa izango da. Interesdunek uztailaren 25era arte aurkez ditzakete eskabideak.
Itxitura birtuala teknologia bat da, zeinek animaliari zintzarri gisa jartzen zaion gailu baten bitartez eta software-aplikazio (app) baten bitartez, abeltzainaren smarphonetik edo eramangarritik birtualki mugatutako esparruak sortzeko aukera ematen duen, denbora errealean. Belarjaleak esparru horien muga gainditzen duenean, disuasio-seinale bat jasotzen du, soinuzkoa lehenik, eta hau pixkanaka handitzen joaten da, baldin eta animaliak mugatik kanpo aurrera egiten jarraitzen badu, eta hala egiten jarraituko balu, atzerarazi egingo liokeen pultsu elektriko txiki bat jasoko luke. Estimulu horiek eten egiten dira animalia hesiaren barrura itzultzen bada edo hesitik ihes egiten badu.
Abeltzainak bere mugikorrean jasotzen du bere animaliaren kokapenari eta ihes-alertei buruzko etengabeko informazioa. Hesi birtualak satelite bidezko estaldurarekin funtzionatzen du; eta abeltzainaren smartphonera iristen den informazioa berriz, estaldura mugikorraren bidez lortzen da. Teknologia honek dakartzan onura nagusiak hauek dira: hesi fisikoak aurreztea, eskulana murriztea hala nola animalien zaintza areagotzean eraginkortasuna handitzea. Horrez gainera, oso teknologia malgua da, izan ere, fisikoki hesitu ezin diren eremuak mugatzea eta aprobetxatzea ahalbidetzen du, adibidez, artzaintzaren kudeaketa erraztuz, bai txandakako sistemetan eta bai maneiu estentsiboagoetan.
Paisaia eta habitat ekologikoen kudeaketa
INTIAko teknikaria den Vicente Ferrer jaunaren esanetan, “sistema hau oso tresna lagungarria izan daiteke paisaiak, eremu babestuak eta balio ekologiko handiko habitatak kudeatzeko, landare-erregaia murrizteko ganadua modu gidatuan erabiliz eta, beraz, suteak prebenitzeko”.
Olorizko alkate Raúl Leónek uste du udalerriarentzat interesgarria dela mota honetako abeltzaintza-praktikak eta tresna teknologikoak bateratzea, biomasa erregaiaren kontrolaren bidez baso-suteak prebenitzen laguntzeko.
Horri gehitu behar zaio proiektu honek lurraldearen kudeaketa gidatu bat erraztu nahi duela, paisaia irekiak mosaikoan lortzeko, biodibertsitatea kontserbatzeko, bertako abere-arrazak barne, klima-aldaketa arautzeko, karbonoa bahituz, kalitatezko tokiko produktuak ekoizteko edo lurzoruaren emankortasunari eusteko. Azken batean, ekosistema-zerbitzuak edo ekosistemek gizarteari ematen dizkioten onurak.
“Abere-arraza autoktonoak lan hori egiten ari dira duela mende batzuetatik hona, eta lurralde jakin bateko ingurunera hobekien egokitzen joan diren animalien hautaketaren emaitza dira”, adierazi du ASPINA elkarteko Patxi Arangurenek zeinek gogorarazi duen Pirinioetako arraza autoktonoa zaharrenetakoa dela, eta ingurunera erabat egokituta dagoenez, ingurumen-baliabideen aprobetxamendu handiagoa bermatzen duela.