2022ko azaroaren 30a

Gobernuak gaurko bilkuran onartutako beste gai batzuk

Luis Campos eta José Ramón García de Eulate zuzendari nagusien izendapena. Lazaro Galdiano saria ematea RM Verlag argitaletxeei, ‘Liliana Porter. Other situations’ lanarengatik, eta Mintzoari, ‘Las Cartas de Amaitur/Amaiurko gutunak (1521-1522)’ obrarengatik. 2,5 milioiko gastua baimendu da Allotz-Montalbanen lurzatiak biltzeko. Zerga harmonizazioari buruzko Foru Dekretua, erregai jakin batzuen entregen BEZa aldi baterako murrizten duena
José Ramón García de Eulate y Luis Campos.
José Ramón García de Eulate y Luis Campos.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Luis Campos eta José Ramón García de Eulate zuzendari nagusien izendapena

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Luis Campos eta José Ramón García de Eulate zuzendari nagusi izendatzeko bi erabaki hartu ditu. Zehazki, Luis Campos izango da Telekomunikazioen eta Digitalizazioaren zuzendari nagusia, eta Gizarte Errealitatearen Behatokiaren, Plangintzaren eta Politika Publikoen Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusian José Ramón García de Eulatek ordezkatuko du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).