2023ko maiatzaren 12a

Elizondotik N-121-B errepiderako zuzeneko sarbide berria eraikitzeko obrak lizitatu ditu Herri Lanen zuzendaritzak, 485.000 euroko inbertsioarekin

Ekidin egingo du ibilgailuek herriaren ipar-mendebaldetik kilometro bat baino gehiagoko distantzia egin behar izatea egungo saihesbidera iristeko Iruñerako noranzkoan
Deskargatu irudia Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Elizondotik N-121-B errepiderako zuzeneko sarbide berria eraikitzeko obrak lizitatu ditu 485.000 euroko inbertsioarekin.

Jardunketa honi esker, ibilgailuek udalerriaren ipar-mendebaldetik Iruñeko noranzkoan egungo saihesbidera sartzekotan kilometro bat baino gehiagoko distantzia gehigarri bat zeharkatu behar izatea ekidingo da.

Iragarpena Nafarroako Gobernuaren Kontratazio atarian kontsulta daiteke, eta enpresa interesatuek eskaintzak ekainaren 1era arte aurkeztu ahal dituzte.

Sarbide berria Menditurri kaletik abiatuko da, Foruzaingoaren komisariaren albotik hain zuzen. Lehenengo tartearen baitan hartu dira 170 metroko luzerako hiri-bidea 6 metroko galtzadarekin eta 1.80 metroko espaloiarekin N-121-B errepide azpitik doan pasagunera iritsi arte. 130 metroko luzerako adar batek jarraitzen dio zeinek trantsizio modura balio duen N-121- B errepidera sartzeko 50+040 puntu kilometrikoan eta bere amaiera tartean 4 metroko zabalerako galtzada bat dago, ezkerraldean metro erdiko bazterbidearekin eta eskuinaldean 1,5 metroko bazterbidearekin.

Bideetan, 40 km/orduko abiadura finkatuko da, eremuaren izaera azpi-urbanoa kontuan hartuta. N-121 B errepideak, Elizondoko egungo saihesbideak alegia, abiadura-muga batekin kontatzen du tartean, 80 Km/ordukoa, eta 4.000 ibilgailu inguruko trafikoaren batez besteko intentsitate batekin 42+970 pk-an eta 3.000 ibilgailurekin 54+580 pk-an, zeinetatik % 3a trafiko astunari dagokion.

Distantziak murriztuko ditu eta poliziaren jarduketa erraztuko du

Gogoan izan behar da Elizondok saihesbidera sarbide zuzena duela soilik bere hasieran eta amaieran, beraz, ibilgailuek kilometro bat baino gehiagoko distantzia bat zeharkatu behar dute bidera irteera horietako batetik sartu ahal izateko.

Sarbide zuzen honi esker, zeharkatu beharreko distantzia murriztu egingo da, N-121-B errepiderako sarbidea erraztuko da eta Elizondoko komisariatik irteera berri bat gaituko da, beraz, saihesbidera zuzenean sartzeko aukerarekin, Foruzaingoaren berehalako esku-hartzea erraztu egingo da.

Lizitazio epea amaitzean eta lanen esleipena egitean, lan horiek garatzeko hiru hileko exekuzio epe bat aurreikusten da.