2023ko irailaren 27a

Nafarroak 3,59 milioirekin finantzatu du jada adinekoentzako edo desgaituentzako 2.500 laguntza-produktu baino gehiago erostea

Eskubide Sozialetako Departamentuak “harrera ona” nabarmendu du, eta, baloratzeke dauden 3.800 eskaerekin 6,1 milioietara iristea aurreikusi du 

Nafarroako Gobernuak 3.598.852 euro eman ditu, aurreikusitako 6.110.285 euroetatik, mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasun aitortua dutenen edo 65 urtetik gorakoen autonomia eta irisgarritasunerako 2.593 produktu erosteko dirulaguntzak emateko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).