Descárgate la app
Nafarroak bizi-kalitate handiena duen autonomia-erkidegoa izaten jarraitzen du
2024ko urriaren 23a
Nafarroak bizi-kalitate handiena duen autonomia-erkidegoa izaten jarraitzen du
Valoración del liderazgo de Navarra en la encuesta de calidad de vida del INE
Nafarroa, beste behin, bizi-kalitatean liderra den autonomia-erkidego gisa finkatu da, Bizi Kalitatearen Indize Multidimentsionalaren (IMCV) azken datuen arabera. Estatistika hori Institutu Nazionalak (INE) egiten du.
2008az geroztik, Foru Erkidegoa lehen postuan dago, eta berretsi egin du 2023. urteko bere posizioa, 105,3 punturekin, Espainiako batez bestekoa (101,5) gaindituta. Lidergo hori bereziki esanguratsua da gure inguruko beste erkidego batzuekin alderatuta; izan ere, Errioxa eta Aragoi bigarren eta hirugarren postuan daude, eta Euskadi, laugarrenean, beraz, ez dira maila berera iristen.
Félix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilariak nabarmendu duenez, “15 urte baino gehiago daramatzagu bizi-kalitatearen liderrak izaten. Eta bizi-kalitatea ez da soilik bizi-itxaropenaren eta baldintza materialen arabera neurtzen, baita komunitate-, kultura- eta kirol-baldintzen arabera ere. Bizi-kalitatearen lidergo hori ez da berez ateratzen. Sistema publiko bat eta administratibo bat ditugulako ateratzen da, eta horrek, bistan denez, herritar guztientzako politika publikoak sustatzen ditu. Eta herritar guztientzako politika publiko horiek konpromiso fiskalaren isla ere izan behar dute”.
Félix Tabernak azpimarratu duenez “uste dugu Nafarroak 15 urtez dituela eta oraindik ere badituela bizi-kalitate maila horiek, eta, beste faktore batzuen artean, Nafarroa osorako bizi-maila horretan laguntzen duten pertsona guztien ahalegin fiskalari eta ahalegin progresiboari sor zaio”.
Gogoan izan behar da IMCVk funtsezko bederatzi dimentsiotan ebaluatzen duela bizi-kalitatea, eta Nafarroa nabarmentzen dela horietako lautan: Bizitzaren esperientzia orokorra, Ingurunea eta Ingurumena, Aisia eta gizarte-harremanak, eta Osasuna. Gainera, Nafarroa hirugarren postuan dago Hezkuntza eta Lan dimentsioetan, eta laugarren postuan dago Bizi-baldintza materialak atalean. Emaitza horiek Nafarroako herritarrek eguneroko bizitzako hainbat alderditan duen oreka eta ongizate orokorra azpimarratzen dute. Esaterako hobekuntza-marjina handiena duten arloak Gobernantza eta Oinarrizko Eskubideak eta Segurtasun fisikoa eta pertsonala dira. Alderdi horiek aurrera egiten jarraitzeko eta biztanleriaren ongizatea ere gehiago indartzeko aukerak eskaintzen dituzte, bizi-kalitatearen eremu guztietan Nafarroaren lidergoa sendotzeko helburuarekin.