Descárgate la app
Nafarroak bere pilotariak aintzatetsi ditu 2025ean lortutako nazioarteko arrakastengatik
2025ko abenduaren 1a
Nafarroak bere pilotariak aintzatetsi ditu 2025ean lortutako nazioarteko arrakastengatik
Esnaola kontseilariak eta Jorge Aguirre INDAFeko zuzendari gerenteak, denboraldi historiko baten ostean, trinketeko, frontballeko eta frontoiko kirolei sariak eman dizkiete
Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren adierazpenak
Irudi galeria
Nafarroa Arenako CPEN Aretoak harrera ofiziala egin die astelehen arratsaldean 2025ean nazioarteko emaitza nabarmenak lortu dituzten Nafarroako pilotariei. Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo kontseilaria izan da ekitaldiko buru, Jorge Aguirre Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari gerentearekin, Sandra Muñoz eta Xabier Larraya zuzendariordeekin, Javier María Conde Zandueta Espainiako Pilota Federazioko lehendakariarekin eta Andrea Lusarreta Monreal Nafarroako Euskal Pilota Federazioko lehendakariarekin batera.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).