2025ko maiatzaren 21a

Nafarroak 32,8 milioi euro jasoko ditu 2025ean Enplegu Politika Aktiboak bultzatzeko

Iaz jasotakoa baino gehiago jasoko da, eta funtsak enplegua sustatzeko, prestakuntzarako eta enplegu-zerbitzu publikoak modernizatzeko erabiliko dira
Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektoriala, Lan eta Gizarte 
Ekonomiako Ministerioak antolatua, Madrilen.
Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektoriala, Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak antolatua, Madrilen.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroak guztira 32.885.171 euro jasoko ditu Espainiako Gobernuaren eskutik, Enplegu Politika Aktiboak bultzatzeko; hau da, iaz baino 287.619 euro gehiago. Horrela, prestakuntza eta ekintzailetzarekiko konpromiso publikoa indartuko da. Esleitutako aurrekontutik, 17.796.004 euro (%54) enplegua sustatzeko bideratuko dira eta 14.150.136 (%43) prestakuntzarako. Bestalde, 939.031 euro (%3) enplegu-zerbitzu publikoak modernizatzeko erabiliko dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).