2024ko azaroaren 21a

Nafarroak hainbat dronek eta helikoptero batek Montejurrako erreskate-simulazio batean parte hartu dute hegaldi-proba baten baitan

Espainiak, Italiak eta Frantziak parte hartzen duten Europako U-ELCOME proiektuaren barruan, tripulatutako eta tripulatu gabeko aireontziek bat egin dute espazio berean
Zentroan Salvador Diez Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari nagusia, 
proiektuan parte hartu duten gainerakoekin batera.
Zentroan Salvador Diez Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari nagusia, proiektuan parte hartu duten gainerakoekin batera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, beste hegaldi-proba bat egin du. Bertan, tripulatutako eta tripulaziorik gabeko aireontziek esku hartu dute, zehazki lau dronek, Nafarroako ordezkaritzako batek, eta Nafarroako Gobernuko helikoptero batek. Lizarra inguruan Donejakue bidea egiten ari zela desagertutako pertsona bat bilatzeko lanak simulatu dituzte. Ekintza hori Europako U-ELCOME proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horretan, Nafarroak Espainiako beste erkidego batzuekin eta Italia eta Frantziako eskualdeekin batera parte hartzen du, droneen erabilera hainbat esparrutan aztertzeko.