2024ko martxoaren 15a

Nafarroak Adimen Artifizialeko tresna berri bat aurkeztu du adinari lotutako ikusmen-galera tratatzeko

NaIA-DMAEk aukera ematen die oftalmologiako profesionalei adinari lotutako endekapen makularraren bilakaera ebaluatzeko eta tratamenduarekin zehatzagoak izateko.
Oftalmologiako froga.
Oftalmologiako froga.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroak oftalmologia-arloan aitzindaria den tresna bat aurkeztu du, Adimen Artifizialak (AI) bultzatua, adinari lotutako ikusmen-galera tratatzeko. Espainiako Erretina eta Bitreoaren Elkarteak (SERV) berriki Madrilen egin duen 27. kongresuan, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko profesionalek NaIA-DMAE aurkeztu dute, adinari lotutako endekapen makularra (DMAE) lantzeko irtenbide bat.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).