Descárgate la app
Nafarroak bere garapen turistikoaren eredua aurkeztu du Turespañaren V. Konbentzioan, Cáceresen
2025ko urriaren 9a
Nafarroak bere garapen turistikoaren eredua aurkeztu du Turespañaren V. Konbentzioan, Cáceresen
Esnaola kontseilariak esan du Nafarroa turismo iraunkorretik haratago doan helmuga berezia dela, eredu birsortzailea lortzeko
Esnaola kontseilaria, mahai-inguruan parte hartzen duen bitartean
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Kultura, Kirol eta Turismo kontseilaria den Rebeca Esnaolak Nafarroa turismo iraunkorretik haratago doan helmuga berezi gisa definitu du eredu birsortzailea lortzeko, turismoaren eragin positiboak indartzearren. Turespañaren V. Konbentzioaren baitan antolatutako mahai-inguruan parte hartu duenean azaldu du, Cáceresen, urriaren 7tik 9ra bitartean egindako biltzarrean, Espainiako Turismo Institutuak antolatuta.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).