Descárgate la app
Nafarroak EATEX Food Innovation Hub aurkeztu du, nekazaritzako elikagaien sektorerako transferentzia teknologikoa bizkortzeko lankidetza-berrikuntzarako gune berria
2022ko azaroaren 23a
Nafarroak EATEX Food Innovation Hub aurkeztu du, nekazaritzako elikagaien sektorerako transferentzia teknologikoa bizkortzeko lankidetza-berrikuntzarako gune berria
Cigudosa kontseilariak parte hartu du CNTA buru duen eta Gobernuak bultzatutako ekimen honen aurkezpenean, Nafarroa buru duen Nekazaritza Elikadurako Plan Osagarriaren barruan garatuko den proiektu nagusia da
Ezkerretik eskuinera: CNTAko zuzendari nagusia, Hector Barbarin; Berrikuntzako zuzendari nagusia, Agurtzane Martínez; Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa, eta Hubeko zuzendaria, Silvia García de la Torre.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak EATEX Food Innovation Hub-en aurkezpenean parte hartu du gaur goizean. Berrikuntza lankidetzarako gune berri bat da, nekazaritzako elikagaien industrian teknologia transferitzeko eta ezartzeko. Ekimena urte amaieran jarriko da abian, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzaren Europako Zentroaren instalazioetan, Noainen.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).