Descárgate la app
Nafarroak Eskualdeen Europako Politika Ekonomikoko, Gizarte Politikako, Kulturako, I+G+b –ko eta Laneko batzordeetan hartu du parte
2023ko apirilaren 25a
Nafarroak Eskualdeen Europako Politika Ekonomikoko, Gizarte Politikako, Kulturako, I+G+b –ko eta Laneko batzordeetan hartu du parte
Sergio Pérez García Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak, Nafarroaren ordezkari gisa, Eskualdeen Europako Komitearen bileretan parte hartu du. Bilera horiek apirilaren 19tik 21era bitartean antolatu dira Bruselan (Belgika) eta Tamperen (Finlandia), ECON (Politika Ekonomikoa) eta SEDEC (Gizarte Politika, Kultura, I+G+b eta Enplegua) gaikako batzordeen inguruan. Foru Erkidegoa batzorde horietako kide da, harentzat interes estrategikoa duelako.
Bruselan ospatutako lehenengo bileran (ECON) zehar, eskualde partaideek Europako interoperatibitateari buruzko Lege irizpena onartu zuten, Lehengai Kritikoen Legea eta Industria Gordina Zeroren Legea (Critical Raw Materials Act and Net Zero Industry Act) izan zituzten eztabaidagai, horren helburua izanik Europaren lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzea, toki eta eskualde mailan. Gainera, partaideak toki eta eskualde mailako heldutasun digitalaz aritu ziren eztabaidan, baita hiri, udalerri nahiz eskualdeen heldutasun digitala neurtzeko LORDIMAS erremintaren merkaturatzeaz ere.
Tamperen (Finlandia) ospatutako SEDEC-en bilerari helduz, bi txostenen elaborazioa onartu zen: "genero indarkeria etetea: hiriak eta eskualdeak aurrealdean", eta "Kirol eredu europar bat eraikitzen: barrerak eraisteko eta gazte europarren inklusioa eta gizarteratzea sustatzeko baliabide bat". Era berean, eskualde partaideek urriko osoko bilkuran bozkatuko den mentoring-aren txostena izan zuten eztabaidagai, zeinetan Nafarroak adibidetzat hartu zuen Nafarroako Gobernuak babestutako NEL-eko Gizarte Ekonomiako mentoretza-sarea.
Nafarroa ahots propioarekin presente dago Europan, Europar Batzordea bezalako organismo eta erakunde europarretan Komitologiaren bidez parte hartzaile izanik, Espainiako autonomia erkidego guztiak ordezkatuz I+G+b “Horizonte Europa”ren programa europarraren estrategia finkatzerakoan, Europako Kontseiluaren seihileko europarraren segimendua egitean, zeinetan aurtengo bigarren seihilekoan, Enplegu, Gizarte Politika, Osasuna eta Kontsumitzaileak Kontseilua edo Eskualdeen Europako Batzordea koordinatzeaz arduratuko den.
Topaketa I+G+b Zuzendari Nagusi europar berriarekin
Bruselako bere egonaldia aprobetxatuz, Sergio Pérez Kanpo Ekintzaren zuzendari nagusiak bilera bat ospatu zuen duela gutxi Europako Batzordeko I+G+b-ko zuzendari nagusi izendatutako Marc Lemaîtrekin, zeinekin iritziak trukatu zituen Innkinovación Europako Agendari buruz eta hari aurreratu zionez, Nafarroa, agendan aurreikusitako Berrikuntzarako ehun Eskualdeko Haranetako batean bihurtzeko hautagai proposatu omen da, industriaren Ekonomia Zirkularrean oinarritutako proposamen bat baliatuz, Europako Batzordeak “berrikuntza jasangarria” gisa ulertzen duenarekin bat etorriz”.
Europako Batzordeko Ikerketarako Zentro Komunak hala nola Eskualdeen Europako Batzordeak duela urte bete baterako moduan eratutako Eskualdeko Berrikuntzarako Elkarteen (EBE) ekintza pilotua, zubi moduko bat da espezializazio adimentsuaren estrategiak (S4) eta berrikuntzen eskutik bultzatutako lurralde eraldaketa sustatzeko EBko beste politika batzuen artean, gizarte mailako erronka giltzak lantzeko edota Europako trantsizio ekologiko nahiz digitalak azeleratzeko helburuarekin. Nafarroa ekintza pilotu honetan parte hartzeko hautatua izan zen, izan ere, esperientzia hauen gaineko oinarriak finkatzeko balio izan du eta horren ondorioz, Europako Batzordea orain aurrerapauso bat emateko asmotan dabil, Europa Horizontearen baitan dauden Berrikuntzako Ekosistema Europarren nahiz Europar Batasunaren Berrikuntzarako Eskualde arteko Inbertsioaren ko-finantzaketan onuradun izan litezkeen berrikuntza- eskualdeetarako ehun haran arteraino finkatuz.