2023ko urriaren 8a

Nafarroak Eskualdeen eta Hirien 21. Astean parte hartuko du, Europa kohesionatuago baterako erronkak jorratzeko

Ollo lehendakariordeak automobilgintzako eskumen berriei buruzko online ekitaldi batean parte hartuko du astelehen honetan, Nafarroako Ordezkaritzak Bruselan antolatuta
Hitzaldiaren kartela.
Hitzaldiaren kartela.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, urriaren 9tik 12ra, Bruselan parte hartuko du Eskualdeen eta hirien Europako Astearen 21. edizioko hamar ekitalditan. Oraingoan, Europar Batasun kohesionatuagoa izateko erronka jorratuko dituzte. Hitzaldi eta mahai-lanetan izango dira Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua, baita Nasuvinsa eta INTIA sozietate publikoetakoak ere. Ana Ollo Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak automobilgintzaren sektoreko gaitasun berriei buruzko ekitaldi batean parte hartuko du astelehen honetan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).