Descárgate la app
Estatuak Osasun Sistema Nazionalean sartzeko onartutako proba genetikoen %90 baino gehiago eskaintzen ditu Nafarroak
2023ko abuztuaren 28a
Estatuak Osasun Sistema Nazionalean sartzeko onartutako proba genetikoen %90 baino gehiago eskaintzen ditu Nafarroak
Foru Komunitateak, erkidegoen arteko posizio aurreratu batean, bi urte baino lehen osatuko ditu gainerako zehaztapen horiek, gaixotasun arraroak eta onkologikoak detektatzeko eta tratatzeko
Osasun Departamentuak proba genetikoen katalogo berria osatzen duten 660 determinazio ingururen %93 eskaintzen ditu dagoeneko. Katalogo hori Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak onartu zuen joan den ekainean, autonomia-erkidegoen eta Osasun Ministerioaren koordinazio-organismoak, hain zuzen, autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuen multzo komunean sartzeko. Gainera, Nafarroa katalogoaren gainerako zatia epe laburrean osatzeko moduan egongo da, eta, nolanahi ere, 2025a amaitu baino lehen, helburu horretarako Europako funtsak laster iritsiko direlako.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).