Descárgate la app
Nafarroak Karpeta Soziala gaitu du, historia sozialerako sarbidea errazten duen tresna
2023ko martxoaren 30a
Nafarroak Karpeta Soziala gaitu du, historia sozialerako sarbidea errazten duen tresna
La consejera Maeztu y el consejero Cigudosa han presentado la Carpeta Social, una herramienta informática que facilita a la persona usuaria el acceso a su información personal de atención de los Servicios Sociales.
Inmaculadak 73 urte ditu. Mendekotasun aitortua du, eta duela gutxi prestazioa aldatzeko eskatu du. Oraindik ez du jakinarazpenik jaso bere postontzian, eta eskaera zein egoeratan dagoen eta zenbatekoa izango duzun jakin nahiko luke, bere Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan beharrik gabe. Hemendik aurrera, oso erraza izango du: ordenagailutik – edo telefono mugikorretik –Karpeta Sozialera sar daiteke, eta bertan kontsulta dezake bere espediente sozial bakoitzari buruzko informazio guztia. Aurrerago, dokumentazio berria deskargatu eta erantsi ahal izango du, eta horrek zerbitzu edo prestazio bakoitzaren kudeaketa arinduko du.
Karpeta Sozial hau jada erabilgarri dago herritar nafar guztientzat eta Gizarte Historia Bakarra proiektuaren baitan garatzen ari diren hiru produktuetako bat izango litzateke; proiektu honen eskutik, Nafarroako Gobernuak gizarte zerbitzuetako kudeaketa-epeak laburtzea eta kalitate handiagoko arreta bat eskaintzea du helburu.
Oraingoz, erreminta honek espedienteen gaineko oinarrizko informazioa eskaintzen du, esaterako eskari-data, espediente bakoitzaren egungo egoera, espedientearen helbidea, haren barne hartzen diren pertsonak, bankuko datuak, etab., eta bertara sartzeko modua da, oraingoz, pertsona eskatzailearen ziurtagiri digitala edo Cl@ve datua erabiltzea. Era berean, aurreikusita dago karpetaren ondorengo bertsioek funtzionaltasun gehiago barne hartzea, kasu, ebazpenen edo ziurtagirien deskarga edo dokumentazio berria atxikitzeko aukera. Horrez gainera, Karpeta Sozialak oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan garatzen diren prozesuen informazioa bistaratuko du, helburu horretarako garatzen ari den informazio-sistema (SISSNA izendapenarekin) martxan jarrita dagoen neurrian.
Proiektu hau, Eskubide Sozialen Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokitik antolatu da, Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren Telekomunikazio eta Digitalizazioaren Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean arituz. Inetum enpresak ere garatu du, 2022-2024 epean Nafarroako Gizarte Historia Bakarra garatu eta ezartzeko asistentzia teknikoaren zerbitzuen kontratu-esparruan.
“Nafarroan jada emaitza oso onak dauzkagu, gizarte zerbitzuetako kudeaketa epeen arloan. Hain zuzen, Espainiako multzoan, Mendekotasunaren arloan prestazioak eta zerbitzuak ebazten lehenak direnen artean, hirugarren erkidegoa gara, baita Errenta Bermatuaren eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren estaldura maila handienekoa ere”, esan du Eskubide Sozialen kontseilari Mª Carmen Maeztu, gaur goizeko Karpeta Sozialaren aurkezpenean; bere esanetan, premiazkoa da “herritarrei erantzun azkarragoa eta kalitate hobeagokoa emateko lanean jarraitzea”, eta hori “erreminta berri honi esker lortuko da”.
Maeztu kontseilariak, horrez gain, departamentu bien arteko baterako lanaren garrantzia nabarmendu du, zeini esker “urrats bat gehiago eman dezakegun pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko prozesuan, egungo erronkei erantzuten dieten irtenbide berritzaileen eskutik”.
Horrez gain, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosak nabarmendu egin du berrikuntzak nahiz digitalizazioak arlo sozialean duten garrantzia, azpimarratuz “departamentu biak saiatzen direla pertsonak erdi-gunean jarri ohi dituzten kudeaketa nahiz zerbitzu berritzaileen ereduak garatzen”. Eta horren harira, Cigudosa jaunak, departamentuen arteko lankidetza “derrigorrezkoa” dela nabarmendu du, Karpeta Soziala bezalako proiektuak aurrera atera ahal izatekotan; erreminta digital honek “erraztu lezake informazio-prozedurak bateratzea, eguneratzea eta sinplifikatzea, baita gizarte zerbitzuetako esparruan tramite telematikoak arintzea ere”.
Proiektu honetaz gain, kontseilariak halaber, departamentu bien artean baterako moduan garatzeko beste hainbat betekizun aipatu ditu, esaterako Erronkak programa edota duela gutxiko Merkaturako Atariko Kontsulta, alegia Gobernu honek Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren prozesuaren baitan eginiko lehena, adineko pertsonen kalitate asistentziala hobetzeko irtenbideak topatzea izanik helburu. “Ziur nago –adierazi du- arlo sozialari dagozkion berrikuntza eta teknologia bateratu ezkero, herritarren bizitzan diferentzia bat markatu ahal dela, horien bizi-kalitatea hobetze aldera”.
Aurkezpenean, halaber parte hartu dute, Txerra Garcia de Eulate Errealitate Sozialaren Behatokiko Zuzendari Nagusiak , eta Behatokiko Sustapen eta Eraldaketa Digitalaren Zerbitzuko Zuzendari Itziar Ciak.
Balizko hiru kasu
Hemendik aurrera, nahi duten pertsona guztiek Karpeta Sozial hau eskuragarri izango dute, betiere hiru kasu kontuan hartuta.
Lehena, pertsonak Karpeta Sozialean informaziorik ez edukitzea, Gizarte Eskubideen Departamentuarekin inolako espedienterik ez edukitzeagatik.
Bigarrena, pertsonak Karpeta Soziala erabilgarri izatea, baina espedienterik gabe. Kasu hori gerta liteke espedienteetan azaltzen diren, baina horietako titularrak izaten ez diren pertsonekin. Kasu horretan, Departamentuak eskura dituen datu pertsonalak kontsultatu edo aldatzea eskatu ahal da, bereziki xede horretarako prestatutako eskari bat baliatuz, zeinetan indarrean dagoen dokumentazioa erantsi beharko den, eguneratu edota aldatzea nahi den datua egiaztatze aldera.
Hirugarrena eta azkena, pertsonak Karpeta Soziala eta espedienteak eskuragarri izatea. Kasu honetan, “Prestazioak eta zerbitzuak” esteka sakatzean, lehenengo bertsio honetan bistaratzeko hautatu diren espedienteen zerrenda erakutsiko zaio.
Nabarmentzekoa da Eskubide Sozialen Departamentuak erabiltzen dituen espedienteak eta tratatzen dituen datuak kontuan hartuta, Nafarroako Gobernua oso murriztailea izan dela Karpeta Sozialean erakusten diren datuekin, datuak babesteko irizpideak betetzeko helburuari jarraiki.