Descárgate la app
Nafarroak hezeguneen kontserbazioa eta lehengoratzea sustatuko du ekosistema horien munduko eguna dela eta
2024ko otsailaren 2a
Nafarroak hezeguneen kontserbazioa eta lehengoratzea sustatuko du ekosistema horien munduko eguna dela eta
Ingurumenak bisita gidatua antolatu du Faltzesko eta Azkoiengo hezeguneetara, bi udalekin eta GAN sozietate publikoarekin elkarlanean
"Hezeguneak eta giza ongizatea" goiburupean, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak bat egiten du 2024ko Hezeguneen Munduko Egunarekin. Aurtengo edizioak funtsezko garrantzia duten eta lurraren giltzurruntzat hartzen diren ekosistema horien kontserbazioan eta lehengoratzean gizarteak duen inplikazioa du ardatz. Horretarako, Sotoabajo eta Santa Eulalia-La Muga de Faltzes eta Azkoiengo hezeguneetara bisita gidatua antolatu dute larunbat honetarako, bi udalekin eta GAN sozietate publikoarekin elkarlanean.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).