2023ko ekainaren 9a

Nafarroak ekonomia sozialean eta zirkularrean duen indarra azaldu du Suedian

Foru Gobernuak arrakasta-kasuak aurkeztu ditu Goteborgen egindako konferentzian, hala nola Josenea, Emausko Traperoak, Gure Sustraiak edo Aspaceko Ecointegra.  
Ezkerretik eskuinera, Mikel Irujo kontseilaria; Erdmuthe Klaer-Morselli, 
REVESeko idazkari nagusi albokoa; Ana Umbelino, REVESeko lehendakaria; eta 
Sergio Pérez García, Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako zuzendari 
nagusia.
Ezkerretik eskuinera, Mikel Irujo kontseilaria; Erdmuthe Klaer-Morselli, REVESeko idazkari nagusi albokoa; Ana Umbelino, REVESeko lehendakaria; eta Sergio Pérez García, Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak Suediako Garapen Kooperatiboko Agentziak (Coompanion) antolatutako ‘Ekonomia Soziala 2023 – Europa indartsuagoa eta erresilienteagoa eraikitzen’ Europako konferentzian parte hartu du. Ekainaren 7tik 9ra egin da konferentzia hori, Goteborgen, Gizarte Ekonomiako Europako Ekintza Plana eta haren ezarpena ardatz hartuta.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).