2024ko otsailaren 2a

Nafarroak 780 ziurtagiri ofizial baino gehiago emango ditu bizitzan zehar prestakuntza sustatzeko, NUPen bidez

Fanlo kontseilariaren arabera, mikrokredentzialei esker, unibertsitateak “dinamikoagoak, gizartearekin konektatuagoak eta birkualifikazio profesionalarekin konprometituagoak”  dira

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria den Patricia Fanlorentzat “oso positiboa” da Nafarroari 652.271 euro esleitzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) mikrokredentzialak deitzen direnak ezartzeko eta garatzeko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik (21. Osagaia, 6. Inbertsioa); hau da, Espainiako Gobernuak bizitzan zehar prestakuntza indartzeko bultzatutako prestakuntza-modalitate berria.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).