2023ko maiatzaren 18a

Nafarroa, Kontsumo Ministerioak ohitura osasungarriei buruz emandako bi sari nacional jaso ditu

Osasun Departamentuak sari bat jaso du Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren proiektu batengatik, eta NUP eta Navarrabiomed buru dituen beste batean parte hartu du, Lehen Arretako eta NOUen lankidetzarekin

Nafarroak bi sari jaso ditu NAOS Estrategia Sarien XVI. Edizioan. Kontsumoko Ministerioari atxikitako Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak antolatutako deialdian, elikadurarekin edo jarduera fisikoa sustatzearekin lotutako ohitura osasungarriak bultzatzeko ekimenik onenak saritzen dira.

Zehazki, lan esparruko estrategiarik aipagarrienaren kategorian, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua Zerbitzuko (SNS-O) pertsonalaren osasun egoera hobetzera bideratutako “Renueva-T” programa saritu da, erakunde autonomo honen Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuak eginiko aurkezpena dela medio. Eta beste saria, osasun esparruko ekimenak aintzatestera zuzendua, “Vivifrail” programari eman zaio; Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Navarrabiomed-en eskutik adineko pertsonen ongizatea sustatzeko programari, bere garapenerako eta hedapenerako SNS-O zerbitzuko Lehen Arretaren eta HUNeko Geriatria Zerbitzuaren parte hartzea lagun. Eta proiektu sarituak 47 proiektu finalisten artean hautatu dira.

Jarduera fisikoaren eta dieta mediterraneoaren sustapena profesionalen artean

“Renueva-T”, osasunaren sustapenerako programa bat da, SNS-Oko Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuak bere langileei egiten dizkion aldizkako azterketen baitan hartzen duena. Jarduera fisikoa eta elikadura osasuntsua sustatzeko talde programa bat litzateke, helburua izanik osasun kardiobaskularraren eta metabolismoaren adierazleak hobetzea, beste arrisku faktore batzuek ere kontrolatuz, adibidez, tentsio arterialaren gorabeherak, tabakismoa, gehiegizko pisua edo obesitatea, dislipemia edo ariketa fisikoaren gabezia.

Horrela, programak bi helburu planteatzen dizkie bere partaideei: egunero 10.000 urrats lortzea programaren edizio bakoitzak irauten dituen 12 astetan zehar (bat udaberrian eta bestea udazkenean) eta dieta mediterraneoarekiko atxikimendua hobetzea, gutxienez bi ataletan, zerbitzuak azterketetan erabiltzen duen galdeketa estandarizatua (PREDIMED aldatua) kontuan hartuta.

“Renueva-T” programa osatzerakoan hautatutako pertsonek Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren aholkularitzarekin eta segimenduarekin kontatzen dute, programa honek irauten duen epean zehar. Horrela, bi kontsulta gauzatzen dira medikuntza eta erizaintza arloetako profesionalekin, programaren hasieran eta amaieran; horietan zehar, neurketa antropometrikoak eta analitikoak egiten dira. Gainera, partaideei ibilaldien eta elikadura osasuntsuaren gaineko informazio-materiala, urratsen kontrolerako podometro bat eman ohi zaie eta adituekin tailer motibatzaileak egiten dira, elikagaiak etiketatzea, prestatzea eta bestelako gakoak barne hartuz; baita ingurunean ariketa fisikoa egiteko proposamen ezberdinak eta lagundutako ibilbideak egiteko aukerak ere.

Ekimena, “Batu urratsak, hautatu osasuna” izenarekin abiatu zen 2017. urtean, helburua izanik partaideen ariketa fisikoa hobetu eta sedentarismoa murriztea. Pandemiak 2021. urtean eragindako etena gertatu arte hainbat urtetako edizioen ondoren, 2022an jarri zen berriro indarrean Nafarroako hiru ospitale publikoetan, helburu gehigarri bezala erantsiz elikadura osasuntsuaren sustapena.

“Vivifrail” programa, adineko pertsonen ongizatea sustatzeko

Vivifrail proiektua, adineko pertsonen artean ariketa fisikoa sustatzeko programa bat da. Adineko pertsonentzako programa ezberdinak gomendatu eta aplikatzean datza, betiere haien egoera funtzionalarekin egokitzea nahiz doitzea zainduz, indarra, oreka eta martxa konbinatuz.

Proiektua, Osasuna eta Bizi Kalitatea Sustatzeko Europar Batasuneko Estrategiaren esparruan sortu zen, bi urteko jardunean zehar (2014 eta 2016 artean) bost herrialde (Alemania, Espainia, Frantzia, Italia eta Erresuma Batua) uztartuz, Mikel Izquierdo Redin NUPeko katedradun eta Navarrabiomede-ko Ariketa Fisiko eta bizi-kalitatearen Taldeko hala nola Ariketa Fisikoaren, Osasunaren eta Ahalmen Funtzionalaren taldeko arduradunaren koordinazioa lagun, IdISNA-ren Bizitzan zehar.

SNS-O-ren arloan, Lehen Arretako Gerentziak, bere Hauskortasunaren Prebentzio eta Arreta Estrategikorako testuinguruan, erreminta hau hautatu du, adineko pertsonentzat ariketa fisikoa preskribitzeko orduan. 2020an, NUPek eta Nafarroako Lehen Arretako Gerentziak ikus-entzunezko material ezberdinen elaborazioan lankidetza garatu zuten, bere helburu nagusia izanik adineko pertsonen artean ariketa fisikoa sustatzea eta bere osasun profesionalei ariketa fisiko egokituaren banakako preskripzio bat helaraztea.

Orduz geroztik, Vivifrail programa osasun zentro ugarietako egunerokotasunean erabili ohi da, banakako kontsultetan hala nola ariketa fisikorako eta ekintza komunitariotarako tailerretan, adineko pertsonen zahartze osasuntsua sustatzeko helburuarekin. Era berean, Vivifrail erabiltzen du HUN-eko Geriatriako zerbitzuak, pazienteen egonaldian edo alta prozesuan zehar jasan lezaketen narriadura funtzionala prebenitzeko, baita haien egoera fisikoa hobetzeko ere.

Vivifrail proiektuak Osasun Ministerioaren gomendioarekin kontatzen du eta Europar Batasunean Osasuna eta Bizi Kalitatea Sustatzeko Estrategian kokatzen da. Era berean, Munduko Osasun Erakundeak, biztanleria zahartzeko arriskupean leudekeen herrialde ezberdinetan inplementatzea gomendatzen du. Eta gaur egun, bere erabilera Amerika Latindarreko herrialde ezberdinetan zehar hedatzen ari da.