2025ko apirilaren 28a

Iturri berriztaezinetatik sortutako elektrizitatea % 56 gutxitu da Nafarroan

Horrela jasotzen da 2024ko Balantze Energetikoaren aurrerapenean, zeinak, gainera, %8ko hazkundea jasotzen baitu sorkuntza berriztagarrian
Deskargatu irudia Irudi galeria

Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Trantsizio Energetikorako Zerbitzuak, elektrizitatearen sorkuntzari eta petrolioaren kontsumoari buruzko 2024ko datuak eman ditu ezagutzera. Aurrerapen horretatik ondoriozta daitekeenez, Nafarroak %56 murriztu du berriztagarriak ez diren iturrien bidezko energia elektrikoaren sorkuntza, ziklo konbinatuek zeregin nagusia baitute. Hala ere, aurrerapenak gaineratzen du petrolio-produktuen kontsumoa handitu egin dela aurreko ekitaldiarekin alderatuta, eta Nafarroako BPGren ia %4ko hazkundearen ondorio izan daitekeela.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).