Descárgate la app
Nafarroak 8 milioi euro bideratu ditu ikerketa-zentroen eta zentro teknologikoen bikaintasuna bultzatzeko laguntzetarako
2025ko apirilaren 22a
Nafarroak 8 milioi euro bideratu ditu ikerketa-zentroen eta zentro teknologikoen bikaintasuna bultzatzeko laguntzetarako
‘Evoluciona’ deituriko deialdi berriak bi urteko iraupena izango du, eta Foru Komunitateko bederatzi ikerketa-zentro eta zentro teknologikori zuzenduta dago
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, ‘Evoluciona’ deituriko laguntza-deialdia atera berri du, 8 milioi eurokoa, Foru Komunitateko ikerketa-zentroen eta zentro teknologikoen gaikuntza eta bikaintasunaren adierazleak hobetzeko helburuarekin. Oinarriak dagoeneko argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), eta eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 12an amaituko da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).