Descárgate la app
Nafarroak liburutegi publiko espezializatu bat du Ingurumeneko Informazio eta Dokumentazio Zentroen Sarearen barruan
2026ko uztailaren 23a
Nafarroak liburutegi publiko espezializatu bat du Ingurumeneko Informazio eta Dokumentazio Zentroen Sarearen barruan
Ia 9.000 ale ditu Nafarroako Liburutegien Sareko online katalogoan, batez ere literatura zientifikoari buruzkoak
Liburutegiko arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Iruñeko González Tablas kaleko 9. zenbakian liburutegi publiko bat dago 2010az geroztik. Nafarroako Gobernuaren Liburutegi Publikoen Sareko zentro espezializatuetako bat da, eta ingurumenari, florari, faunari, paisaiari, nekazaritzari edo abeltzaintzari buruzko ia 9.000 titulu ditu. Literatura zientifikoko liburuak dira gehienak, nahiz eta gaiari lotutako haurrentzako edo fikziozko tituluak ere badituzten. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko liburutegia da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).