2026ko azaroaren 20a

Berdintasunerako politika publikoak bideratzeko Europako adierazleen erabileran duen esperientzia partekatu du Nafarroak Bruselan

Patricia Abad Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak Europako Batzordearen topaketa batean parte hartu du, kudeaketa hobetzeko adierazleen erabilerari buruz
Patricia Abad, politika publikoak hobetzeko adierazle estatistikoak 
erabiltzen dituen Europako foroan emandako hitzaldian.
Patricia Abad, politika publikoak hobetzeko adierazle estatistikoak erabiltzen dituen Europako foroan emandako hitzaldian.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Politika publikoen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa hobetzeko adierazle estatistikoen erabilerari buruzko Europako topaketa batean parte hartu du Nafarroako Gobernuak Bruselan. Jardunaldia joan den azaroaren 17an egin zen, eta Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Komunak (Joint Research Centre, JRC) antolatu zuen. Europako erakundeetako, eskualdeko administrazioetako eta datuen analisian adituak diren erakundeetako ordezkariak bildu dira bertan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).