2023ko otsailaren 28a

Nafarroak MRRren 118 proiekturekin eta 482,5 milioi euro finantzaketarekin itxi du urtarrila

Finantzaketa horretatik 389.735 mila euro jaso eta kontabilizatu dira
Deskargatu irudia Irudi galeria

Next Generation Funtsek Nafarroan dituzten MRR (Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoa) proiektuetarako aurreikusitako finantzaketa osoarekin amaitu du Nafarroak urtarrila: 482.559.678 €, une horretan aurreikusitako 118 proiektuetarako.

Bestalde, 2023ko urtarrilaren 31n, kontularitza sistemak agerian jarri du 2020 eta 2022 artean gastuak exekutatu direla eta 2023tik 2026ra bitarteko aldirako gastuak baimendu direla 221.273 mila euroko bolumen batengatik; zifra hori, txikiagoa da aurreko hileko txostenarekin alderatzen badugu.

Aldaketa horretarako arrazoia litzateke urtero aurrekontu berri bat irekitzen dela eta kontularitza urte berriaren hasieragatik, aurrekoa ixten dela. Kontularitza prozesu horiek, aurreko ekitaldian gastatu gabeko kredituak (kreditu erabilgarrien, baimenen eta konpromisoen saldoak) ezabatzea eta uneko ekitaldian kontabilizatzea inplikatzen dute, aurreko ekitaldiko kredituak barne hartzekotan, baimenen, konpromisoen eta aurrekontu aldaketen kontabilizazio berriak eginez. Bestalde, prozesu hauek, automatikoak ez diren kontularitza proiektuen birprogramazioak inplikatzen dituzte, urtero, lehen hiruhilekoan zehar atzera litezkeenak.

Beraz, ekitaldi bakoitzeko lehen hiruhilekoan, baimen eta konpromiso metatuen harira, datuak ezin dira erabat alderatu 2022ko datuekin.

Informazio eguneratua kontsultatzeko aukera dago Gobernu Irekiaren Atarian eta www.nextgeneration.navarra.es webgunean.