2023ko urriaren 16a

Nafarroak Pakistan, Kolonbia, Iran, Italia eta Marokoko zortzi gazteren talentu ikertzailea erakarri du

WIT programaren esparruan, automobilgintza eta mekatronika, fabrikazio aurreratua, osasuna, energia eta adimen artifiziala arloetan garatuko dituzte beren proiektuak

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sustatutako WIT Nazioarteko Doktorego Programak ehun eskariren artean hautatu ditu bigarren deialdian parte hartuko duten doktoratu aurreko zortzi ikertzaileak, milioi bat euro bideratuko ditu horretarako. Pertsona horietatik lau Pakistandik datoz, bat Kolonbiatik, bat Irandik, bat Italiatik eta beste bat Marokotik, eta Nafarroa garatzeko funtsezkoak diren arloetako ikerketa-proiektuetan arituko dira, hala nola automobilgintza eta mekatronika, fabrikazio aurreratua, osasuna, energia eta adimen artifiziala.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).