Descárgate la app
Nafarroak bere gain hartu du autonomia-erkidegoen ordezkaritza Europar Batasuneko Kontseiluko gazteriaren arloan
2025ko urtarrilaren 2a
Nafarroak bere gain hartu du autonomia-erkidegoen ordezkaritza Europar Batasuneko Kontseiluko gazteriaren arloan
Alfaro kontseilarik hartuko du ardura eta ordezkaritza hori Nafarroako Gazteriaren Institutuak koordinatuko du
Foto de grupo del evento anual del Cuerpo Europeo de Solidaridad (CES), organizado por el Instituto de la Juventud (INJUVE) del Ministerio de Juventud e Infancia en colaboración con el Instituto Navarro de la Juventud (INJ).
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroak, Begoña Alfaro Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariaren bitartez, urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arte hartuko du bere gain Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirol Kontseiluaren gazteriaren arloko autonomia-erkidegoen ordezkaritza eta koordinazioa. Ordezkaritza hori bat dator Europar Batasuneko Kontseiluaren Poloniako Lehendakaritzarekin.