2023ko urtarrilaren 25a

Nafarroak BEZaren murrizketak harmonizatu ditu inflazioari eusteko eta Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoak indargabetzeko

Emakumeen higiene-produktuen BEZa % 4ra murrizten da, gas naturalaren entregak % 5era, oinarrizko elikagaiena % 0an uzten da eta energia elektrikoaren ekoizpena zergapetzen duen zergaren etendura mantentzen da
Navarra armoniza las reducciones de IVA para contener la inflación. Irudi galeria

El Gobierno de Navarra, en su sesión de este miércoles, ha aprobado el Decreto Foral Legislativo de armonización tributaria que adapta la normativa navarra a las reducciones o eliminaciones del IVA y de otros impuestos.  La concordancia con la legislación del Estado tiene como objeto contener el alza de los precios de alimentos básicos, moderar la tributación de los productos de higiene femenina y mantener medidas de respuesta a las consecuencias económicas y sociales de la guerra en Ucrania.

Nafarroako Gobernuak, asteazken honetako saioan, zerga harmonizazioari buruzko Legegintzako Foru Dekretua onartu du, Nafarroako araudia BEZaren eta beste zerga batzuen murrizketa edo ezabapenetara egokitzeko. Estatuko legeriarekin bat etortzearen helburua da oinarrizko elikagaien prezioen gorakadari eustea, emakumeen higiene-produktuen tributazioa moteltzea eta Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko neurriak mantentzea.

Foru Dekretu Legegilearen proiektu honekin, Hitzarmen Ekonomikoaren 31 bis, 32, 35.5 eta 40 bis artikuluetan xedatua betearazten da BEZaren, Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren, Zerga Berezien edota Finantza Transakzioen gaineko Zergaren arloko erregulazioa egokituz estatu mailan zerga horietarako agindutako aldaketa berrietan.

Zehazki, tributuen harmonizazioa hiru helburu nagusiren arabera antolatu da: hasteko, prezioen igoera arintzea. Horretarako elikadurako oinarrizko produktuen BEZa % 4tik % 0ra jaitsi da eta % 10etik % 5era jaitsi da olio eta pasta elikagaiei aplikatzen zaiena. Murrizketa hau ezohikoa da eta, hasiera batean, ekainaren 30era bitartekoa, eta berrikusi egingo da inflazioaren eboluzioa kontuan hartuta. Data horretaraino luzatuko da halaber erabili eta botatzeko maskarillen % 4ko BEZaren aplikazioa eta COVID-19aren aurkako txerto eta diagnosi probetarako % 0koa.

Bigarrenez, genero ikuspegi bat proiektatzen zaio konpresak, tanpoiak, salba slipak eta preserbatiboak zergapetzen dituen BEZari, % 10aren ordez % 4koa aplikatuz.

Harmonizazio fiskalaren hirugarren eraginak lotura du Ukrainako Gerrak ekonomian hala nola errenta ertain eta baxuak dituzten pertsonengan kalteak murriztearekin, eta horrez gainera inflazioari eusten laguntzen du. Horrela, BEZaren % 21etik % 5erako murrizketa mantentzen da gas naturalaren, briketen entregaren (pellet izendatuak) eta erregairako biomasatik edo su-egurretik datozen osagaietan. Ildo horretatik, energiaren prezioak arintze aldera, aurtengoan energia elektrikoaren ekoizpena zergapetzeko zergaren behin-behineko etenaldia luzatuko da, beraz, argiaren BEZa 2023an % 5 zergapetuko da Ukrainako inbasioaren aurretik zergapetzen zen % 21aren aldean.

Gobernuak onartutako Foru Dekretu Legegileak ondorio bezala ekarri du 3 foru legeren aldaketa: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea; Zerga Berezien abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea eta Finantza Transakzioen gaineko Zergaren abenduaren 28ko 37/2022 Foru Legea.