2026ko ekainaren 16a

Nafarroak CO₂ hartzeko eta erabiltzeko teknologien aldeko apustua egin du, eraldaketa zaileko emisioen %15 deskarbonizatzea azkartzeko

Erakundeetako, industrietako eta teknologiako adituen arabera, emisio horiek erronka nagusietako bat dira zementua, karea, siderurgia edo prozesu kimiko jakin batzuek bezalako sektoreetan klima-neutraltasuna lortzeko
Irujo kontseilariak Nafarroako Industriaren Elkartean egindako jardunaldi 
batean parte hartu du, karbono gutxiko industriarako trantsizioan dauden 
erronka eta aukera nagusiak aztertzeko
Irujo kontseilariak Nafarroako Industriaren Elkartean egindako jardunaldi batean parte hartu du, karbono gutxiko industriarako trantsizioan dauden erronka eta aukera nagusiak aztertzeko  Deskargatu irudia Irudi galeria

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujok Nafarroako Industria Elkartean (AIN) egindako jardunaldian parte hartu du gaur, karbono gutxiko industriarako trantsizioko erronka eta aukera nagusiak aztertzeko. Ekitaldia CO2ren Espainiako Plataforma Teknologikoak (PTECO2) bultzatu du, eta ordezkari instituzionalak, aditu teknologikoak eta Nafarroako ehuneko funtsezko enpresak bildu dira bertan, eraldaketa zaileko sektoreetan emisioak murriztearekin loturiko irtenbide teknologikoak eta estrategiak aztertzeko nahiz CO₂ (CAUC) hartzeko, garraiatzeko, geologikoki biltegiratzeko eta erabiltzeko teknologiek izan dezaketen egitekoa analizatzeko, klimaren aldetik neutroa den industria bat lortzeko bidean aurrera egitearren. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).