Descárgate la app
Nafarroak Bruselan onartutako NPBren aldaketak bertako nekazaritza eta abeltzaintza tipologiara egokitu ditu
2024ko maiatzaren 31a
Nafarroak Bruselan onartutako NPBren aldaketak bertako nekazaritza eta abeltzaintza tipologiara egokitu ditu
Jose Mª Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Nafarroako Nekazaritza Kontseiluaren aurrean aurkeztu ditu gaur eta sektoreko ordezkariekin kontrastatu ditu Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) Erregelamenduan Europako Batzordeak egin dituen aldaketa guztiak, estatuek eta autonomia-erkidegoek eskatuta, seihileko honetan garatutako eztabaida-prozesuan. Era berean, NPBren Plan Estrategiko berrian (NPBPE) sartutako aldaketak eta malgutasunak kontuan hartuta, Nafarroak zer egokitzapen aplikatuko dituen azaldu dituzte kontseilariak eta haren taldeak, Europako nekazaritzako eta ingurumeneko neurriak Foru Komunitateko lehen sektorea bereizten duen nekazaritza- eta abeltzaintza-eredura egokitzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).