Descárgate la app
Ingurumenak 331.827 euroko dirulaguntza emango du ingurumen hezkuntzako zein boluntariotzako proiektuetarako eta zientzia herritarreko egitasmoetarako
2025ko otsailaren 24a
Ingurumenak 331.827 euroko dirulaguntza emango du ingurumen hezkuntzako zein boluntariotzako proiektuetarako eta zientzia herritarreko egitasmoetarako
Departamentuak informazio-saio bat antolatu du martxoaren 23ra arte eskatu ahal izango diren laguntzen oinarriak azaltzeko
Diruz lagundutako ekintzetariko bat.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 2025. urterako dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu du NAOn, ingurumen-hezkuntza, ingurumen-boluntariotzarako eta herritarren zientziarako proiektuetarako. Dirulaguntza lerro hori 331.827 eurokoa da, eta Nafarroako gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeei zuzenduta dago, ingurumena hobetzen laguntzen duten ekimenak sustatzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).