2023ko otsailaren 14a

Ingurumenak aintzatespena eman die Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintzarako tokiko plana edo estrategia egin duten Nafarroako 156 udalerriei

Foru Komunitateko udalerrien %75ek tokiko ekintza klimatikoko plan bat egina dute, eta horrek Nafarroa Estatuaren buruan jartzen du
Irudi galeria

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko tokiko plan edo estrategia bat landu duten Nafarroako 156 udalerriak aitortu ditu astearte honetan.

154 udalerrik elaboratu dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Nasuvinsa sozietate publikoarekin elkarlanean koordinatzen duen LIFE Nadapta-CC proiektuarekin diseinatutako eta finantzatutako Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko bere Ekintza Plana (PACES); Iruñak eta Tuterak aldiz, plan propioa elaboratu dute. Ondorioz, Foru Komunitateko udalerrien % 75ak tokiko ekintza klimatikoaren plan bat duela erabilgarri, klima aldaketari aurre egiteko neurriekin; portzentajea altua da eta Nafarroa finkatzen dute Estatu mailan buru.

Baluarte Auditorium eta Kongresuen Jauregian ospatu den Aintzatespen eta golardoen banaketarako ekitaldian zehar, Itziar Gómez kontseilariak nabarmendu du Nafarroak ingurumenarekin duen konpromisoa eta bere esanetan lankidetza funtsezkoa izan da planak elaboratzeko prozesuan, “Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentutik, eta Nadapta eta Nasuvinsa-ko taldearen eskutik, udalei ekintza klimatikoaren gaineko planen elaboraziorako erreminta helarazi zaie, baina nabarmendu beharra dago tokiko eremuarekin eskuz esku aritu direla lanean, udalerri txikienak taldeka bateratuz, klima aldaketari bere lurraldearekin egokitutako baterako neurriekin aurre egiteko eta horrela, europar araudia tokiko eskalara jaistea ahalbidetu da.”

Gómezek erantsi du “funtsezkoa dela helburu globaletik tokiko ekintzara, koordinatuta dagoen lanaren eskutik, pasatzea eta tokiko erakunde, gobernu eta gizartea arteko sarea oinarrizkoa izango dela europar parametroak jarraituz konpromisoen lorpenean aurrera egiteko” eta halaber adierazi du “Nafarroako Gobernutik gure konpromisoa adierazten dugu udalerri nafar guztiek euren ekintza klimatikoko planak elaboratuta izan ditzaten beharrezko erremintak eskaintzen jarraitzeko. Erremintak hala nola beharrezko laguntza eta kolaborazioa. Gure Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legean xedatutako neutraltasun klimatiko bat lortzeko konpromiso bat”.

Kontseilariarekin batera parte hartzen aritu dira ekitaldian Ingurumen Departamentuko Nadapta-ko taldeko Itziar Almarcegui eta Miguel Ángel González nahiz Nasuvinsa-ko Nahia Villanueva, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Uxue Itoiz Industria, Energia eta S4 Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia.

Nadapta-ko eta Nasuvinsa-ko taldeko pertsonalak azaldu du nola ematen dieten euskarri teknikoa, metodologikoa eta ekonomikoa tokiko erakundeei euren PACES plana eratze aldera. Eta Uxue Itoizen esanetan bere departamentutik 2016tik toki mailako trantsizio energetikoa sustatzen ari dira. Horretarako, Itoizen aburuz, “tokiko entitateei laguntzak ematen dizkiegu argiteria aldatu, ibilgailu elektrikoak erosi hala nola auto-kontsumoko sistemak instalatzeko. Laguntza-lerro hauek Next Generation funtsei esker, gaur egun kudeatzen ari garen 92 milioi euroak gainditzen dituzte”. Energiaren zuzendari nagusiak azaldu du halaber “laguntza-lerroez haratago sentsibilizazio hala nola hedapen ekintzak egiten gabiltza, tokiko entitateek eta enpresek, oro har, eraginkorrago eta jasangarriago izateko moduen berri izan dezaten”.

Nabarmentzekoa da Tokiko Ekintza Taldeek, TEDER, Eredi Eremuaren Garapenerako Partzuergoa, Cederna Garalur eta EDER Partzuergoa, Sakana Garapen Agentzia barne, dagozkien eskualdeetan plan horien hedapena eta koordinazioa erraztu dutela. Emaitza horrek ahalbidetu du Nafarroako udalerri gehienetan tokiko ekintza klimatikorako bide-orri bat zehaztea, helburu klimatiko europarrekiko konprometitua eta koherentea dena.

PACES planen bidez abiarazitako ekintza honek 600.000 euroren finantzaketa batekin kontatzen du; horietatik 360.000 euro Europaren ekarpena dira LIFE Nadapta proiektua tarteko; Landa Garapeneko eta ingurumeneko Departamentuak 240.000 euro eman ditu.

Klima aldaketari aurre egiteko abiarazitako ekintzak

Aintzatespenerako jardunaldian hainbat adibide zehatz eman dira jakitera tokiko entitate ezberdinek gauzatu eta abiarazi dituzten PACES planen harira, plan hauen testuingurua finkatzeko eta tokiko ekintza klimatikorako bere ekarpena hobeto ulertzeko. Lekunberri, Gares, Zangoza, Atarrabia eta Uharte Arakilgo Udalak ditugu hizpide.

Lekunberriko Udalak, industria esparruan komunitate energetiko bat barne hartzen duen udalerri honetako prestakuntza eta enplegurako Lekunberri ON Plan Estrategikoa eman du ezgutzera; Nafarroako lehen komunitate energetikoa da eta Estatuko lehenengoetako bat. Tokiko komunitate energetiko enpresariala, auto-kontsumo kolektiboko erregimen batean energia berriztagarria sortzeko instalazio talde bat partekatu eta kudeatzen duen tokiko esparru batean (poligono industriala, etab.) kokatuta dagoen enpresa-multzo bat da, helburu izanik merkatu elektrikoarekiko mendekotasuna murriztea, eraginkortasun energetikoa hedatzea, ekoizpen jarduera deskarbonizatzea hala nola tokiko esparruaren jasangarritasuna hobetzea. Etorkizunean beste zerbitzu batzuk erantsi litezke.

Garesen aburuz, komunitate energetikoen esparruan udal planifikazioa aurrera eramate aldera, herritarren ahalduntzea sustatu da. Bere komunitate energetikoak auto-kontsumo arduratsua, kontsumo ohituren aldaketa nahiz pobrezia energetikoaren aurkako borroka ditu helburu.

Zangozako Udalak uholdetarako bere Larrialdietako Plana deskribatu du: plan horiekin baliabide nahiz zerbitzu propioen antolamendua eta jarduketak definitzen dira, ezohiko eurien, ibaien edo erreken uraldien eta sakanen edo presa urratuen harira gerta litezkeen ondorio kaltegarrien aurrean. Zangozaren kasuan bi eremutako azpi-tarte (Aragoi eta Onsella ibaia) uholdea jasateko arriskuan daude eta Esa eta Itoitz presen larrialdietako planen eraginpean egon litezke.

Atarrabiako Udalak, bestalde, azaldu du bere PACES plana orain klima aldaketari aurre egiteko tokiko bide-orria dela. Neurri diseinatuen artean, dagoeneko SIE edo Informazio Energetikoaren Sistema bat dute inplementatuta; honen bitartez, fakturak eta horniduren kontsumoa kudeatu, hileroko fakturazioa baliozkotu, kontratazio-kostuak optimizatu, gastua eta kontsumo energetikoa kontrolatu hala nola bertako udal eraikinen kontsumo energetikoa aztertu ahal dira, horrela jarduketa-esparru lehenetsiak identifikatze aldera behar adina zehaztutako informazio energetikoa eskuratuz.

Azkenik, Uharte Arakilgo Udalaren esanetan bere PACES plana mankomunitate eran sortu da helburu klimatikoak bete eta inplementatu ahal izateko babes teknikoarekin kontatuz. Bi neurri nabarmendu dira: mini sorkuntza hidraulikoa (honek Ganbeletako iturriaren potentziala aprobetxatzen du, kontsumo partekaturako mikro-turbina baten instalazioarekin elektrizitatea sortuz udalerria hornitzen duena) eta Itxesin eraikitako eraikinen birgaikuntza energetikoa, Eskuhartze Globaleko Proiektu bat (PIG) eratuz.