2023ko otsailaren 21a

Ingurumeneko Departamentuak hitzarmena sinatu du Gurutze Gorriarekin Arazurin eta Oibarren 10 hektarea baso berritzeko

12.400 zuhaitz baino gehiago landatuko dira mosaikoan, suteak prebenitzeko eta karbonoa biltzeko tresna gisa
Ezker-eskuin: Aratzuriko kontseiluko lehendakaria, Gómez kontseilaria eta 
Nafarroako Gurutze Gorriko ordezkaria.
Ezker-eskuin: Aratzuriko kontseiluko lehendakaria, Gómez kontseilaria eta Nafarroako Gurutze Gorriko ordezkaria.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak eta Gurutze Gorriak hitzarmen bat sinatu dute Arazuriko eta Oibarko udalerrietan 2017an baso-sutea izan zuten bi lursailetan 10 hektarea basoberritzeko. Guztira, 12.400 larizio pinu zuhaitz eta haritz, arte, serval eta astigar hostozabal autoktono baino gehiago landatuko dira.

Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak eta Gurutze Gorriak hitzarmen bat izenpetu dute mendiko 10 hektareatan baso berritze bat egiteko Arazuri eta Oibar barrutietan, 2017an baso-sute bat jasan zuten lursail garrantzitsuetan. Guztira, larizio pinuaren nahiz haritz, arte, serbal eta astigar espezieen 12.400 zuhatz baino gehiago landatuko dira.

Asmoa da, bere bizitzan zehar eta mantentze-lan egokien eskutik, sortutako baso horrek CO2-ren 1.900 tona inguru xurgatzea Arazurin zeinetan 7,35Ha basoberrituko diren eta, CO2-ren 350 tona inguru Aibarren, zeinetan 2,5 Ha basoberrituko diren.

Leheneratze prozesua urrian abiatu zen landarea sartzeko zuloak, hutsunea prestatuz eta aste honetan eginiko barietate ezberdinen landaketarekin.

Gaur goizean, Landa Inguruneko eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gómez eremura etorri da lanak in situ ikuskatzeko eta Ingurumenaren aholkuari jarraiki garatzen den landaketan parte hartzeko; ildo horretatik, hostotsuen barietate autoktono ezberdinekin mosaiko eran eginiko oihaneztapena lehenetsi da. Kontseilariak zera nabarmendu du, “funtsezkoa da mosaikoa bultzatzea baso-suteak prebenitzeko erreminta giltza gisa eta gaur egun landatzen ditugun hostotsuak horretarako lagungarriak dira, toki ekonomietan inpaktu positiboa dakarten bioaniztasunerako eta egur baliabideen aprobetxamendurako ekarpena eginez.”

Gainera, Gómezek Foru Erkidegoan burutzen den baso kudeaketa jasangarria goraipatu du, “12.000 zuhaitzetik gorako landaketarekin, antolatutako basoak CO2-ren 2.250 tona inguru xurgatuko ditu, baina ez dezagun ahaztu baso berritzea bezain garrantzitsua dela Nafarroari dagokion basoaren kudeaketa jasangarri erreferentea; estatu mailan burua da bere baso lursail ziurtatuen % 60arekin”. Ildo horretatik, dio “garrantzitsua dela Gurutze Gorria bezalako erakundeek klima aldaketa arintzeko ekarpena egiteko eta ekosistema berreskuratzeko espezie ezberdinen landaketan ikuskapenaz eta aholkularitzaz arduratu den departamentuarekin sinatutako hitzarmeneko ekimenak garatzea.”

“Gurutze Gorriaren CO₂-ren Xurgapena” proiektuaren baitan, Pedro Arzoz Nafarroako Gurutze Gorriaren ordezkariak erakundearen ingurumenarekiko konpromisoa goraipatu du: “Gurutze Gorrian ingurumena eta eraginkortasun energetikoarekiko konprometituta gaude. Ez gara mugatzen gure karbono aztarnaren isurpenak kalkulatzera. Horrez gain, inpaktua eraldatu nahiz aztarna positiboak lortzeko ekintzak garatzen ditugu. Landaketa hauek hastapenak baino ez dira".

Gaur eginiko arte ale ezberdinen landaketan, partaide izan dira Gómez kontseilariarekin batera, Nafarroako Gobernuko Baso eta Zinegetika Zerbitzuko zuzendari Fermín Olabe, Nafarroako Gurutze Gorriko ordezkari Pedro Arzoz, koordinatzaile autonomikoa den Juan José San Martín hala nola Arazuriko Kontzejuko lehendakari María Alicia García Esparza, Berdabio Basogintza baso-enpresa barne.

Ingurumena eta Gurutze Gorria arteko hitzarmena

Ingurumeneko Zuzendaritzak eta Gurutze Gorriak hitzarmen bat izenpetu berri dute +CO2 (mpensa) proiektuaren baitan “Gurutze Gorriaren CO₂-ren xurgapena” ekimena exekutatzeko. Proiektu honek, Gurutze Gorria klima aldaketaren aurka borroka egitera konprometitzen du baso suntsituen berreskurapena, lur ekosistemen erabilera jasangarri baten kontserbazioa eta sustapena nahiz karbono dioxidoaren (CO2) sarbegien sorrera bezalako ekintzekin, 2030erako neutraltasuna helburutzat hartuz murriztu ezin dituen isurpen haiek konpentsatze aldera. Eta hitzarmenean xedatuari jarraiki, Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentuak landatzeko baimenak eman ditu, proiektua idatzi du, lanen zuzendaritza nahiz ikuskapen teknikoa bideratu du, mendietako jabeekin lotutako kudeaketa oro bere gain hartuz.

Proiektuaren baitan, Gurutze Gorria 2017tik kalkulatzen aritu da bere karbono-aztarna, bere eraikinetako gas eta elektrizitate kontsumoagatik ekoitzitakoa, ibilgailu-flotaren erregaiaren erabilera, bereziki anbulantzietan hala nola laguntza zentroekin egokitutako garraioa, pertsonalaren lekualdatzeak eta uraren nahiz paperaren kontsumoa. Bestalde, kontsumo horiek murrizteko planak antolatzen ditu eta amaitzeko, CO2 horren hein bat xurgatzen duten basoak sortzen edo leheneratzen ahalegintzen da .

Hori guztia Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioari dagokio ziurtatzea, inskripzioa eginez karbono-aztarnaren erregistroan, CO2-ren konpentsazio hala nola xurgapen proiektuetan