2025ko abenduaren 19a

Ingurumenak ehiza-zaindarien kontratazioa eta ehiza-faunaren kalteen prebentzioa finantzatuko du

Departamentuak 280.000 euro bideratuko ditu kalteak prebenitzeko eta ehiza-espezieen habitata hobetzeko lan egiten duten ehiza-elkarteen artean
Basurdeak.
Basurdeak.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, NAOn argitaratu du ehiza-zaindariak kontratatzeko, kalteak prebenitzeko eta ehiza-espezieen habitata hobetzeko diru-laguntzak emateko deialdia. Departamentuak 280.000 euro bideratuko ditu guztira, zaintzak kontratatzearen ondoriozko gastuak ordaintzeko eta espezie horiek sortutako kalteen arriskua minimizatzen edo murrizten laguntzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).