Descárgate la app
Ingurumenak Toki Garapen Iraunkorreko Jardunbide Egokien José Ignacio Sanz Arbizu Sariak banatu ditu
2022ko azaroaren 25a
Ingurumenak Toki Garapen Iraunkorreko Jardunbide Egokien José Ignacio Sanz Arbizu Sariak banatu ditu
Itziar Gómez kontseilariak nabarmendu duenez, “aurkeztutako hautagaitzek maila altua dute, klima aldaketaren aurrean iraunkortasunarekin eta ekintzarekin konprometituta baitaude”
José Ignacio Sans Arbizu Saria jaso duten kideak.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Toki Garapen Iraunkorreko praktika onenen José Ignacio Sanz Arbizu sariak banatu ditu Kondestable Jauregian. Iaz eta aurten Nafarroan tokiko eremuan Iraunkortasuneko Jardunbide Egokiak garatu dituzten erakunde eta pertsonei zuzendutako sariek hiru jardunbide egokiren eta lau aipamen bereziren lana aitortu dute, proiektuen maila altuagatik. Horiek guztiak eta aurkeztutako gainerako hautagaiak, hamalau guztira, Nafarroako Foru Komunitateko Toki Garapen Jasangarriko Jardunbide Egokien Katalogoan (2021-2022) argitaratuko dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).